XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jarri zaitez Aralarko San Migeldik begira egualdi garbian eta begiak ederki aseko dituzu.

Ango kotxeak eta ango mogimentua aruntz eta onuntz, txindurriak diruditela!.

Ikusiko ziñuzten onezkero txindurriak, mendian jatordu bat egin-eta, utzitako ogi-apurrak beren muntora eraman eziñik.

Alaxe ibiltzen dira Naparroako bideetan automobillak, Aralartik begiratuta.

Zeñek esan aiek danak beren lana badutela?.

Gutxi edo geiago, danak badute beren lana; beren ogi-apurra danak eraman edo ekarri egingo dute.

Trena ere antxe ikusiko dezu luze-luzea, subea dirudiala; eguzkia beroa danean sube amorratua bezela, gerri-bigunka, jendeak alde egiten diola ura datorrenean, sube gaiztoari bezela.

An goitik ikusten dira oiek danak.

Ai, aiek bista ederrak! Zenbat erri txiki ikusten dira andik?.

- Ori onelako erri izango da! Eta: - Ez! Beste onelako ez al da?.

Antxe Zepai zana eta biok, aspertu eziñik egon izan giñan.

Zepaik esan ere bai: - Auek bista ederrak dauden emendik! - Bai, motell! Ementxe begiai gusto ederra ematen zaiotek!.

Gure andreak-eta berdin; aiek ere bera begira jarriak zeuden, eta danok aspertu ezinda antxe.

Alako batean guarda-etxe aldera etorri giñan.

An amaiketako piska bat egin genduan, eta perretxikoak biltzen ere ibilli giñan piska bat.

Ango pagadi eder aiek! Aien azpitik eguzkirik etzan agiri, eta ango ixiltasuna! Zer zan ura? Ango pakea!.